Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/
ERTZA konpainiak "La teta de Janet" dantza emanaldia eskainiko du
Asteartea, 2018(e)ko urria(r)en 09-(e)an 16:41etan

Datorren ostegunean, hilak 11, 20:00tan TOPICen

Janet Jackson-ek bular bat erakusten du kontzertu batean eta automatikoki irudia biral bilakatzen da, eskandalu batean bihurtuz eta tribunaletara iritsiz. Zerk egiten du kasu batzuetan gertaerak horrelako garrantzia hartzea eta beste batzuetan normaltasun osoz hartzea?

 

Hain zuzen ere honen inguruan hitz egiten du ERTZAren lan berriak: normala denaz eta ez dena izateaz uzten duenaz. Nola gizarte garaikideek euren normaltasuna eraikitzen duten, beti ere iritzi subjetiboetan oinarrituz, gehiengoetan gainera estadistikoak eta beste askotan interesezkoak direnak.

 

Jhana Electrorganic-en soinu eztandarekin bat egingo dute estilo ezberdinetako lau dantzariek ezbaian jarriko dituzte, diskriminazio, minorien arteko bazterkeria eta gehiengoen balditzak betetzen ez dituzten kolektiboen kontura ezartzen diren arauak


 
Madrilgo Titerescena denboraldia hasi egingo da
Ostirala, 2018(e)ko urria(r)en 05-(e)an 13:51etan

Asteburu honetan Anita Maravillas konpainia esukaldunaren lan bat ikus ahal izango da

Centro Dramático Nacionalak, Topic-Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentruarekin batera, Titerescena aurkeztuko du asteburu honetan; txotxongiloen munduari eskainitako ikuskizunen bilduma baten bitartez.

Azken urte hauetan espezializatutako konpainia multzo baten 40 ikuskizun baino gehiago eman dira2018-2019 denboraldian atzerriko konpainiak (Grezia, Alemania, Italia) zein estatukoak (Asturias, Katalunia, Galizia, Madril, Euskal Herria eta Valentzia) ikus ahal izango dira. Egitarauak ere profesional eta haurrei zuzendutako tailer eta ikastaroak ere eskaintzen ditu.

Anita Maravillas konpainiak (Euskal Herria) indiar txikien herrixkako biztanleei buruzko Jon Braun izeneko lanarekin inauguratuko du aurtengo denboraldia urriaren 6an (13:00 eta 17:00) eta 7an (11:00 eta 13:00), Valle Inclán antzokian.
 
Helduei zuzendutako bisita gidatu dramatizatuak 2018-2019
Asteazkena, 2017(e)ko iraila(r)en 06-(e)an 12:20etan

Bi bisita hilean, irailetik ekainera.

Familiei zuzendutako  bisita gidatu antzeztuen arrakasta ikusirik, aurten, estreinekoz eta Topic-eko programa barruan, helduei zuzendutako bisita gidatu antzeztuak martxan jarri ditugu. Bertan,  modu atsegin eta entretenigarri batean gure museoa ezagutu ahal izango duzue, baita museoko pertsonaia ezberdinak ere. Antzezle bat, museo honetan bizi izan den pertsonaia historiko baten paperean sartuko da, bisitariak ibilbidean zehar gidatuz. Modu honetan eta ordu betez,  Topic-era hurbiltzen den edonork museoa eta eraikinaren historia  modu berezi batean bizi eta ezagutu ahal izango du.

 

Bisitak hilean behin egingo dira –larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gazteleraz–; goran adierazita dator egutegia. Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7 € 

Gehiago irakurri...
 
Aldizkako erakusketa berria TOPICen
Astelehena, 2018(e)ko iraila(r)en 24-(e)an 18:27etan

José Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendariak inauguratu du

”Txotxongilo animatuak” izeneko Topic-eko aldizkako erakusketa berria gaur zabaldu da Jose Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldiko zuzendariaren eskutik. Erakusketa, Zinemaldiko 66. edizioko programazioaren baitan dago eta Lourdes Villagómez eta Coke Riobóo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Stop motion-a egiteko objektuen gainean eskuz mugimendu txiki progresiboak aplikatzen dira eta aldiro argazkia egiten da. Argazki horiekin bideo editore baten bidez sekuentziak sortzen dira mugimenduaren ilusioa sortuz.


1908an Segundo de Chomón terueldarrak El Hotel Eléctrico film labur animatua egin zuen, non objektu bizigabeak bizidun bilakatzen diren. Mende bat geroago fotogramaz fotograma eginiko Stop motion animazioazko zinema arte bisualen forma ezagun eta errotuenetarikoa da.

 
Gehiago irakurri...
 
Familiei zuzendutako bisita gidatu dramatizatuak 2018-2019
Asteazkena, 2017(e)ko iraila(r)en 06-(e)an 12:20etan
Irailetik ekainera, bi bisita hilean.

Iaz bezala 2018-2019 ikasturte honetan TOPIC-ek, publiko familiarrari eskainitako bisita gidatu antzeztuak jarduerarekin jarraituko du. Gure ustez, zentzu handia duen jarduera bat da, batez ere gure Zentroak arte-disziplina jakin batean, antzerkiaren esparruan, diharduelako. Hala, nahi duten bisitariei ibilbidea egiten lagunduko diegu Txotxongiloen Etxean barrena, bisita gidatu antzeztua eginez eta leku magiko hau ezagutara emanez, eta bisitan datozkigunei esperientzia ahaztezina bat eskainiz.

Bisitak hilean behin egingo dira –larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gaztelaniaz–; goran adierazita dator egutegia. Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7 € helduak /5 € haurrak.

Gehiago irakurri...
 










egutegia

<<  Abendua 2018  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
       1  2
  3  4  5  6  7  8  9
101112131416
171819202223
2425
      
Bisita bannerrak


ekitaldiak

bideoak

azkena

ikusiena

baloratuena

jaitsiena

argazki bilduma

Loading images
loading
Alemania Argentina Armenia Belgika Benin Brasil Bulgaria Camboya Canadá Txekiar Kolonbia Costa Rica Kuba Dinamarca Filipinas Frantzia Ghana Estatu Batuak Gran Bretaña Grecia Holanda Hungria India Indonesia Iran Italia Japón Mali Myanmar Moldavia Nigeria Polonia Rumanía Rusia Sri Lanka Taiwan Thailandia Timor Tunis Turquia Ucrania Uruguay Venezuela Txina Guante Txina hilo Txina barila Andaluzia Aragoi Katalunia Madril Valentzia Euskadi Galicia Eugenio Navarro Mariona Masgrau India Guante India Sombras India Hilo India Varilla Indonesia Sombras Indonesia Varilla kontseilu aholkulariekin bisita topic obrara Fotos Exposición Boulevard Exposición 2008-Ventana a Rusia

jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.