Osteguna, 2021(e)ko martxoa(r)en 04-(e)an 14:43etan |
Bisita gidatu desberdin bat
Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Topic-ek ‘Txotxongiloak eta emakumeak’ izeneko bisita gidatua antolatu du martxoaren 6 eta 7rako, txotxongiloen munduan emakume sortzaile, zuzendari, aktore, artista eta titiriteroen ama gisa betetzen duen zeregina ezagutzera emateko. Bi egunetan, bisitak 11:30ean euskaraz izango dira eta 12:30ean gaztelaniaz. Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 5 pertsonako taldeetan egingo da.
Bisitaren prezioa 7 € edo 5 €-koa izango da (7 euro TOPICeko lagunak, familia ugariak, erretiratuak eta langabetuak, hala egiaztatzen badute). Izena emateko 943650414 telefonora deitu edo cit@cittolosa.com helbidera idatzi behar da
|
Ostirala, 2021(e)ko otsaila(r)en 26-(e)an 16:37etan |
Zorionak!!
Igande honetan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Enkarni Genuak eta Manolo Gómezek, Txotxongillo taldeko kide eta sortzaileek 50 urteko ibilbidea ospatuko dute. Urrezko ezteiak egingo dituzte eszenatokian eta horrexegatik, 'Erreka Mari' lan ezaguna eskainiko dute. Haren txotxongiloekin batera, txalaparta jotzen Lara Mitxelena eta Itziar Jauregi izango dira.
Zorionak!!! Txotxongillo taldea eta zuen txotxongiloen magia betirako gurekin gera dadila.
|
Ostirala, 2021(e)ko otsaila(r)en 26-(e)an 16:21etan |
2021. urtearen amaieran lana estreinatzeko asmoa dute, Granadan

TOPICek sormen-egonaldi berri bat du egun hauetan, kasu honetan Granadako Ibañez&Refoyo antzerki-konpainiarena. Konpainia sortu berria da baina taldea osatzen dutenak antzerki-ibilbide luzea egin dute. “La Rous, La maquiné, Laviebel, La Sal, Vagalume teatro, Clarosocuro, La Canela, Arena en los bolsillos, Kaos teatro, Mambalúa teatro, La Machina edo Lamonto, igaro ditugun konpainietako batzuk dira”, diote Ana Ibáñezek eta Marisa Refoyok. Taldea osatzen beste bi pertsona dituzte: Maite Campos diseinuaren, eraikuntzaren eta zuzendaritza artistikoaren arloan eta Adrián Rincón musikaren sorkuntzan, konposizioan eta exekuzioan. |
Gehiago irakurri...
|
Asteazkena, 2021(e)ko otsaila(r)en 17-(e)an 08:38etan |
Jordi Bertran txotxongilolariak azken Titirijai Jaialdian dohaintzan eman zuen ‘Tranpolin-jauzilaria’ txotxongiloaren erreplika dagoeneko ikusgai dago Topic museoan. ‘Tranpolin-jauzilaria’ Joan Brossa poeta katalanaren ikus-poemen magian oinarritutako eta samurtasunez betetako “Poemas visuales” ikuskizunaren parte da.
|
Gehiago irakurri...
|
Osteguna, 2021(e)ko otsaila(r)en 11-(e)an 13:38etan |
Udaberri honetan goza ezazu aurrez-aurre edo online

TOPICek berriro ekin dio bere eskola-kanpainari eta ikastetxeei online edo aurrez-aurre egiteko aukera emango die.
Modalitate presentzialari dagokionez, TOPICek bost eskaintza antolatu ditu: tailerra + museoa + txotxongilolari batekin eskuhartzea eta jolasa tailerrean (5 ordu); ikuskizuna + tailerra + museoa (5 ordu); ikuskizuna + tailerra (2 ordu); ikuskizuna + museoa (2 ordu) eta tailerra + museoa (2 ordu). |
Gehiago irakurri...
|
|
|
|