Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/
Gaur Spot berria estreinatu dugu FITURen
Osteguna, 2020(e)ko urtarrila(r)en 23-(e)an 11:22etan

Gure eslogana: Ilusioa zure esku dago

X. urteurrena ospatzen ari da aurten Topic Tolosa: hori dela eta, bideo korporatibo berria aurkeztu du gaur goizean FITUR azokan. Chroma Estudioak Badator-eko lantaldearekin eta Amaia Ruiz de Galarretarekin elkarlanean egindako spota da.

Museoetan ohikoa ez den arren, munduan bakarrak diren piezak ukitzeko aukera ematen du Topic-ek; txotxongiloak hartu, irudimena askatu, antzeztu eta jolasteko. Horregatik diogu: ilusioa, zure esku dago.

 
PERIFERIA TEATRO konpainiak NUBE A NUBE lana aurkeztuko du
Astelehena, 2020(e)ko urtarrila(r)en 20-(e)an 12:44etan

Larunbata honetan, 18:30ean

 

“Nube a Nube” hitzik gabeko ikuskizuna da eta bere bitartez, antzerki bisualeko hizkuntza ez berbalean gehiago sakontzea bilatu dute. Horretarako, akzioen esentzia bilatzen duten testu dramatiko bat sortu dute; Luz izeneko aingeru txiki baten istorioa, jokaeraren, mugimenduaren, argiaren eta musikaren bidez kontatuz.
Gehiago irakurri...
 
Begiradak Topicera mugitu da
Osteguna, 2020(e)ko urtarrila(r)en 16-(e)an 10:29etan















Atzo ospatu zen ekitaldia Donostian izan ziren protagonista berdinekin 

Abenduaren 9an, Donostiako Antzoki Zaharrean, Begiradak-Otras miradas Jaialdiko 2019 sariak banatu ziren. Jaialdi honek bost urte bete ditu, eta omenaldia egin nahi izan zion Topic-i bere hamargarren urteurrenean modurik atseginenean: sariak banatzeko txotxongiloak protagonista bihurtuz. 

Gehiago irakurri...
 
Itxita
Asteazkena, 2020(e)ko urtarrila(r)en 01-(e)an 21:48etan
          
 
Topic-ek komisariatutako erakusketa bat, Madrilgo Fernán Gómez antzokian
Osteguna, 2019(e)ko abendua(r)en 19-(e)an 11:25etan

























Abenduaren 18tik urtarrilaren 5era


Madrilgo Centro Cultural de la Villa de Madrid-eko Fernán Gómez antzokiko Erakusketa Aretoan, Madrionetas, ¡Feliz aniversario Unima! erakusketa inauguratu zen atzo (abenduak 18); Topic-ekin, Tolosako txotxongiloen nazioarteko zentroarekin, elkarlanean egingo den erakusketa. Unimaren 90. urteurreneko historia eta txotxongilolaritza uztartzen ditu erakusketa honek. Idoya Otegui, Topic-eko zuzendaria, da erakusketako komisarioa: “Txotxongilo tradizionalaren historia eta bilakaera ezagutaraztea da erakusketaren helburua, txotxongilolaritza garaikidera iritsi arte.

Gehiago irakurri...
 


Topic Plus
Sarrera salmenta


 

egutegia

<<  Ekaina 2019  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
       1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Bisita bannerrak


bideoak

azkena

ikusiena

baloratuena

jaitsiena

jarraitu Twitter-en




argazki bilduma

Loading images
loading
Alemania Argentina Armenia Belgika Benin Brasil Bulgaria Camboya Canadá Txekiar Kolonbia Costa Rica Kuba Dinamarca Filipinas Frantzia Ghana Estatu Batuak Gran Bretaña Grecia Holanda Hungria India Indonesia Iran Italia Japón Mali Myanmar Moldavia Nigeria Polonia Rumanía Rusia Sri Lanka Taiwan Thailandia Timor Tunis Turquia Ucrania Uruguay Venezuela Txina Guante Txina hilo Txina barila Andaluzia Aragoi Katalunia Madril Valentzia Euskadi Galicia Eugenio Navarro Mariona Masgrau India Guante India Sombras India Hilo India Varilla Indonesia Sombras Indonesia Varilla kontseilu aholkulariekin bisita topic obrara Fotos Exposición Boulevard Exposición 2008-Ventana a Rusia

jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.