Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/
Larunbat honetan antzeztutako bi bisita gidatu antolatuko ditu Topic-ek
Osteguna, 2019(e)ko ekaina(r)en 06-(e)an 00:00etan

11:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz

Datorren larunbatean, ekainak 8, TOPIC-ek publiko familiarrari eskainitako azken bisita gidatu antzeztua eskainiko du. Gure ustez, zentzu handia duen jarduera bat da, batez ere gure Zentroak arte-disziplina jakin batean, antzerkiaren esparruan, diharduelako. Hala, nahi duten bisitariei ibilbidea egiten lagunduko diegu Txotxongiloen Etxean barrena, bisita gidatu antzeztua eginez eta leku magiko hau ezagutara emanez, eta bisitan datozkigunei esperientzia ahaztezina bat eskainiz.

Bisitak hilean behin egin dira –larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gaztelaniaz- eta ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7 € helduak /5 € haurrak.

Aurretiko erreserbarekin, bisita antzeztua nahieran egiteko aukera ere badago (taldeak: 100€ - gehienez 15 pertsona).

 
Tanxarina konpainiak La Gallina Azul ikuskizuna aurkeztuko du
Asteartea, 2019(e)ko maiatza(r)en 28-(e)an 12:47etan

Igande honetan, 18:30ean

Ikusi al duzue inoiz eskuineko hegoan 5 luma gorri dituen oilo urdinik? Ezzzzzzzzz…ba ezin duzue Lourenzo oiloaren istorioa galdu. Oilo urdin honek bost luma gorri izateaz gain, koloretazko arrautzak jartzen baititu. Ez duzuela sinisten? Ba…gehiago esango dizuet, oilo honek KAKARAKA! esan ordez, KOKOROKO! esaten baitu. Eta ez pentsa, ezberdina izateagatik triste sentitzen denik… ez, ez…ezta gutxiagorik ere.

Ezagutu nahi al duzue oilo bitxi hau? Ba, gerturatu zaitezte, zuen zain izango da eta.

GOMENDATUTAKO ADINA: 4 urtetik gora 
HIZKUNTZA: Gaztelera
IRAUPENA: 50’

 

 
EXPOSICIÓN BLOK ARTE ESKOLA
Ostirala, 2019(e)ko maiatza(r)en 24-(e)an 07:38etan
There are no translations available.

Desde el 22 al 30 de mayo

La Escuela de Arte BLOK Arte Eskola expone una selección de las obras realizadas por sus alumnos durante el curso escolar. Esta exposición llenará de color y arte las paredes de la sala de premontajes del TOPIC siendo una buena ocasión para ver los logros de los niños y jóvenes de Tolosaldea en materia artística.


Abierto de 10:00-14:00 y 15:00-19:00 (laborables, lunes cerrado)
 
Datorren larunbatean antzeztutako bisitak helduentzat
Asteartea, 2019(e)ko apirila(r)en 09-(e)an 12:20etan

11:15ean eta 12:30ean


Datorren larunbatean, hilak 25, helduei zuzendutako bisita gidatuak izango ditugu berriro. Bertan,  modu atsegin eta entretenigarri batean gure museoa ezagutu ahal izango duzue, baita museoko pertsonaia ezberdinak ere. Antzezle bat, museo honetan bizi izan den pertsonaia historiko baten paperean sartuko da, bisitariak ibilbidean zehar gidatuz. Modu honetan eta ordu betez,  Topic-era hurbiltzen den edonork museoa eta eraikinaren historia  modu berezi batean bizi eta ezagutu ahal izango du.


Bisitak hilean behin egingo dira eta ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez 
cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7 €

 
Gehiago irakurri...
 
Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizuna
Osteguna, 2019(e)ko maiatza(r)en 09-(e)an 12:09etan

Berrikuntza bezala, bisita gidatuak egingo dira aldizkako erakusketara

Maiatzaren 17 eta 18an Museoen Nazioarteko eguna ospatuko dugu Topic-en. Gure zentroko egutegian urtero ospatzen dugun ospakizuna, bizitzaz betetako kultur-espazio hauei ikusgarritasuna emateko.

Egitaraua maiatzak 17, ostiralean hasiko da eta ohikoa den bezala, 17:00tik goizeko 01:00ra Museorako ate irekiekin hasiko da. Honekin batera, 17:00tik gaueko hamabietara Tolosako Musika Eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte Topic-eko leku desberdinetan. Aurten, gainera, “Eszenak eta Istorioak” izeneko aldizkako erakusketara bisita gidatuak eskainiko dira, 23:00tan eta 24:00etan hurrenez hurren. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, taldeek gehienez 15 pertsonakoak izan behar dutelako (943650414 – cit@cittolosa.com). Bukatzeko, 22:30etatik 00:30ra 2019ko gau zuriari amaiera emateko koktel txiki bat eskainiko da Bidebiden.

Hurrengo egunean, maiatzaren 18an, Museorako ate irekiak errepikatuko dira 10:00tik 14:00ra eta 15:00tik 19:00ra. 12:00etan Fotopic argazki lehiaketan parte hartu dutenei sari banaketa egingo zaie eta arratsaldean, 17:00tik 18:00ra txikienei eskainitako doako tailer bat egingo da.

 

 





 

egutegia

<<  Otsaila 2019  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
      1  3
  5  6  7  8  910
111213141517
18192021222324
25262728   
Bisita bannerrak


ekitaldiak

bideoak

azkena

ikusiena

baloratuena

jaitsiena

argazki bilduma

Loading images
loading
Alemania Argentina Armenia Belgika Benin Brasil Bulgaria Camboya Canadá Txekiar Kolonbia Costa Rica Kuba Dinamarca Filipinas Frantzia Ghana Estatu Batuak Gran Bretaña Grecia Holanda Hungria India Indonesia Iran Italia Japón Mali Myanmar Moldavia Nigeria Polonia Rumanía Rusia Sri Lanka Taiwan Thailandia Timor Tunis Turquia Ucrania Uruguay Venezuela Txina Guante Txina hilo Txina barila Andaluzia Aragoi Katalunia Madril Valentzia Euskadi Galicia Eugenio Navarro Mariona Masgrau India Guante India Sombras India Hilo India Varilla Indonesia Sombras Indonesia Varilla kontseilu aholkulariekin bisita topic obrara Fotos Exposición Boulevard Exposición 2008-Ventana a Rusia

jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.