Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/
TRUKITREK konpainiak MR.TRAIN lana eskainiko du
Osteguna, 2018(e)ko abendua(r)en 13-(e)an 23:43etan

Larunbat honetan 18:30ean

Bidaiariak trenera!

Tren honetara igotzen den oro, NOWHERE geltokian jetsiko da. Bertan, Mr. Train eta bere txakurra…bueno…bere txakurra…egia esan Mr.Train-i ez zaio batere gustatzen txakur hau, bizi dira. Eguna joan eta eguna etorri, Mr.Train-ek bere esku dagoen guztia egingo du txakurra geltokitik urrutiratzeko, baina txakurra beti geltokira itzuliko da. Baina egun batean, dena aldatuko da eta txakurra ez da geltokira itzuliko. Orduan, Mr.Train, txakurra zenbat botatzen duen faltan konturatu eta bere bila abiatuko da.

Aurkituko ote du txakurra Mr.Train-ek ? Erantzuna ezagutu nahi baduzue, ez ezazue galdu NOWHERE-era doan trena. Mr.Train eta txakurra zuen zain dituzue.

Gehiago irakurri...
 
Larunbat honetan familiei zuzendutako bi bisita gidatu dramatizatu antolatuko ditu Topic-ek
Asteazkena, 2017(e)ko iraila(r)en 06-(e)an 12:20etan

11:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz

Iaz bezala 2018-2019 ikasturte honetan TOPIC-ek, publiko familiarrari eskainitako bisita gidatu antzeztuak jarduerarekin jarraituko du. Gure ustez, zentzu handia duen jarduera bat da, batez ere gure Zentroak arte-disziplina jakin batean, antzerkiaren esparruan, diharduelako. Hala, nahi duten bisitariei ibilbidea egiten lagunduko diegu Txotxongiloen Etxean barrena, bisita gidatu antzeztua eginez eta leku magiko hau ezagutara emanez, eta bisitan datozkigunei esperientzia ahaztezina bat eskainiz.

Bisitak hilean behin egingo dira, larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gaztelaniaz; behean adierazita dator egutegia. Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7€ helduak / 5€ haurrak.

Gehiago irakurri...
 
TOPIC FICOBAn
Ostirala, 2018(e)ko abendua(r)en 07-(e)an 12:25etan

Gabonetako azoka

Atzotik hasi eta Igandea, hilak 9 arte, Topic-ek stand bat izango du Ficobako Gabonetako Azokan.

Bertan Txotxongilo Zentruari buruzko informazioa jaso daiteke eta egunero 12:00tik 13:00ra eraikuntza tailer bat burutuko da.



 
 
TITIRUJAI 2018 BALANTZEA
Osteguna, 2018(e)ko abendua(r)en 06-(e)an 21:59etan

19 konpainia, 51 emanaldi eta 8700 ikusle

Hemeretzi izan dira Titirijairen aurtengo programa osatu duten konpainiak. Tolosan 37 emanaldi izan dira guztira, eta horietatik 14 Sestao, Ordizia, Eibar, Donostia, Pasaia eta Orio artean banatu dira. Tolosar Jaialdiko ikuskizunak urtero antolatzen duen zirkuituan sartu den azken herria izan da Orio.

8.700 ikusle inguru bildu dira aurten Titirijaiko programazioan parte hartu duten 18 ikuskizunetan; 1.800 gipuzkoar zirkuituari egokitu zaizkio eta 900 ikusle egon dira kale ikuskizunetan. Ikastetxeetarako programatutakoez gain antolatzen diren “ikuskizun irekietara” etorri den ikusle kopurua %14 igo da.

Gehiago irakurri...
 
TITIRIJAI 2018 saria
Larunbata, 2018(e)ko abendua(r)en 01-(e)an 20:17etan


Aurten saria Madrilera joan da

36. Titirijaiko haur-epaimahaiak emandako saria Titiriguiri konpainia madrildarraren «El Ratoncito Pérez no nace, se hace» ikuskizunak irabazi du
 










egutegia

<<  Urria 2017  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
Bisita bannerrak


ekitaldiak

bideoak

azkena

ikusiena

baloratuena

jaitsiena

argazki bilduma

Loading images
loading
Alemania Argentina Armenia Belgika Benin Brasil Bulgaria Camboya Canadá Txekiar Kolonbia Costa Rica Kuba Dinamarca Filipinas Frantzia Ghana Estatu Batuak Gran Bretaña Grecia Holanda Hungria India Indonesia Iran Italia Japón Mali Myanmar Moldavia Nigeria Polonia Rumanía Rusia Sri Lanka Taiwan Thailandia Timor Tunis Turquia Ucrania Uruguay Venezuela Txina Guante Txina hilo Txina barila Andaluzia Aragoi Katalunia Madril Valentzia Euskadi Galicia Eugenio Navarro Mariona Masgrau India Guante India Sombras India Hilo India Varilla Indonesia Sombras Indonesia Varilla kontseilu aholkulariekin bisita topic obrara Fotos Exposición Boulevard Exposición 2008-Ventana a Rusia

jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.