Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/
Datorren larunbatean antzeztutako bisitak helduentzat
Asteazkena, 2017(e)ko iraila(r)en 06-(e)an 12:20etan

11:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz

 

Datorren larunbatean, hilak 23, helduei zuzendutako bisita gidatuak izango ditugu berriro. Bertan,  modu atsegin eta entretenigarri batean gure museoa ezagutu ahal izango duzue, baita museoko pertsonaia ezberdinak ere. Antzezle bat, museo honetan bizi izan den pertsonaia historiko baten paperean sartuko da, bisitariak ibilbidean zehar gidatuz. Modu honetan eta ordu betez,  Topic-era hurbiltzen den edonork museoa eta eraikinaren historia  modu berezi batean bizi eta ezagutu ahal izango du.

Bisitak hilean behin egingo dira –larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gazteleraz– eta ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez 
cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7 €

Gehiago irakurri...
 
Txotxongilo animatuak erakusketa amaitzear da.
Osteguna, 2019(e)ko otsaila(r)en 14-(e)an 18:08etan

Datorren erakusketa martxoaren 23an irekiko da

TXOTXONGILO ANIMATUAK erakusketa datorren igandea, otsailak 17 arte ikus ahal izango da Topic-en. Lourdes Villagómez eta Coke Riobóo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino eta Coke Riobóo. 
 
La Canica konpainiak Historia de un Calcetín antzezlana aurkeztuko du
Osteguna, 2019(e)ko otsaila(r)en 14-(e)an 09:56etan

Larunbat honetan, 18:30ean

Ton eta Tin aurkezten dizkizuegu, bereiz ezinak diren bi galtzerdi. Tin dagoen tokian Ton dago eta Ton dagoen tokian Tin. Txiki-txikitatik elkarrekin hazi izan dira eta hainbat eta hainbat barre, abentura eta bihurrikeri bizi izan dituzte.  Baina egun batean, Ton desagertu egingo da eta Tin bere bila abituko da. Bidai hau sorpresas betea egongo da eta pentsa ezinezkotzat zituen lekuetara eramango dute, bertako biztanle diren galtzerdi, maindire, galtza, fregona, erratz, plantxa…ezagutuz.

Lortuko ote du Tin-ek Ton aurkitzea ?

IRAUPENA: 45’

GOMENDATUTAKO ADINA: >4

HIZKUNTZA: Gaztelera
 
Larunbat honetan antzeztutako bi bisita gidatu antolatuko ditu Topic-ek
Asteazkena, 2017(e)ko iraila(r)en 06-(e)an 12:20etan

11:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz

Datorren larunbatean, otsailak 16, TOPIC-ek publiko familiarrari eskainitako bisita gidatu antzeztuekin jarraituko du. Gure ustez, zentzu handia duen jarduera bat da, batez ere gure Zentroak arte-disziplina jakin batean, antzerkiaren esparruan, diharduelako. Hala, nahi duten bisitariei ibilbidea egiten lagunduko diegu Txotxongiloen Etxean barrena, bisita gidatu antzeztua eginez eta leku magiko hau ezagutara emanez, eta bisitan datozkigunei esperientzia ahaztezina bat eskainiz.

Bisitak hilean behin egingo dira –larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gaztelaniaz–; goran adierazita dator egutegia. Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7 € helduak /5 € haurrak.

Gehiago irakurri...
 
Larunbat honetan txotxongiloen tailer berria
Asteartea, 2019(e)ko urtarrila(r)en 29-(e)an 13:56etan

KATUEN DESFILEA

Urtero bezala, Martxoaren 21ean, Txotxongiloen Nazioarteko eguna ospatzen da, hori dela eta UNIMAk (Txotxongiloen Nazioarteko Elkartea) egun honetarako mundu guztiko haur zein helduek parte hartuko duten ekintza mundiala antolatu du.

Zertan datza KATUEN DESFILEA deituriko tailerra? Ordu bete iraungo duen tailer honetan bakoitzak bere katu txotxongiloa eraikiko du eta ondoren, tailerrean prestatuta egongo den eszenatokian, eraikitako katu guztien desfile bat egingo da. Desfile hau grabatu eta musika jarriko diogu, ondoren UNIMAra bidali eta hauek mundu guztitik jasotako bideoekin beste bideo bat editatuko dute, Txotxongiloen Nazioarteko Egunean sare sozialetara igo eta eguna ospatzeko.

Desfile birtual erraldoi honetan parte hartu nahi duzu? Ba…izena eman ezazu tailerrean, lagunekin, gurasoekin, bakarka…nahi duzun moduan parte har dezakezu. Otsailaren 2an antolatu dugun tailer honetan bi talde egingo dira: lehenengoa 11etan eta bigarrena 12etan.
Denon artean DESFILE KOLOSALA prestatuko dugu! Animatu!


ADINA: familiarra
IZENA EMATEKO: pedagogia@cittolosa.com _ 943 65 04 14
PREZIOA: 5€ 
 










egutegia

<<  Urtarrila 2019  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
   5  6
  7  8  910111213
14151617181920
212223242527
28293031   
Bisita bannerrak


ekitaldiak

bideoak

azkena

ikusiena

baloratuena

jaitsiena

argazki bilduma

Loading images
loading
Alemania Argentina Armenia Belgika Benin Brasil Bulgaria Camboya Canadá Txekiar Kolonbia Costa Rica Kuba Dinamarca Filipinas Frantzia Ghana Estatu Batuak Gran Bretaña Grecia Holanda Hungria India Indonesia Iran Italia Japón Mali Myanmar Moldavia Nigeria Polonia Rumanía Rusia Sri Lanka Taiwan Thailandia Timor Tunis Turquia Ucrania Uruguay Venezuela Txina Guante Txina hilo Txina barila Andaluzia Aragoi Katalunia Madril Valentzia Euskadi Galicia Eugenio Navarro Mariona Masgrau India Guante India Sombras India Hilo India Varilla Indonesia Sombras Indonesia Varilla kontseilu aholkulariekin bisita topic obrara Fotos Exposición Boulevard Exposición 2008-Ventana a Rusia

jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.