|
Astelehena, 2012(e)ko urtarrila(r)en 30-(e)an 09:59etan |

Talde katalana tolerantzia ezaz mintzo da hiru eta zortzi urte bitarteko haurrentzako ikuskizun honetan
Engruna Teatre taldeak ‘La muñeca pelona’ lana aurkeztuko du larunbat honetan, Topic zentroan. Hiru eta zortzi urte bitarteko haurrentzat bereziki sortutako muntaia da, baina familia osoarentzat izango da gustagarria. Kataluniako taldeko kideek azaldu dutenez, obran “bat eginik agertzen dira elkarren oso bestelako hizkuntza artistikoak, hala nola, txotxongiloena, musika eta antzerkia; eta funtsezko balioak lantzen ditu, adibidez, tolerantzia eta gizabanakoen artean desberdintasuna onartzen ikastea”.
Obrako pertsonaia protagonista trastez beteriko orga batean bizi da. Panpina horrek besteak ez bezalakoa ikusten du bere burua, ez duelako ilerik; hala, bere buru soilerako adats bila abiatuko da, bidaia luze batean. Bidaia horretan, askotariko pertsonaiak ezagutuko ditu: Gigante, Caracol Col Col, Luna Lunera, Sol Solecito, Pulgarcito… “Denen artean, erakutsiko diote garrantzizkoena nork bere burua den bezala onartzea dela”, azaldu dute taldearen sortzaile eta emanaldi honen interprete Ruth García eta Mireia Fernándezek.
|
|
Asteazkena, 2012(e)ko urtarrila(r)en 25-(e)an 11:13etan |

Topic “2012ko Europako Museoa” sariketarako hautagai izendatu dute
2011. urtean, 14.000 bisitaritik gora izan dira Topic Museoan eta, beraz, aldi baterako hiru erakusketetan; bisitari horietatik %52, helduak; %31,6, haurrak eta %16,4 jubilatuak. Horiekin batera, gonbidatuak, irakasle laguntzaileak, kazetariak, ICOMeko kideak, etab. erakarri ditu museoak.
2011ko aldi baterako erakusketek berebiziko arrakasta izan dute, ikusleen kopuruari dagokionez. “Colorín” pertsonaiari eskainitakoa (irudi honetan, Blanca Urgell Kulturako sailburua, erakusketa inauguratzen) berezia izan da, TOPIC zentroak orain artean antolatutakoez bestelakoa; izan ere, pieza edo txotxongiloek une historiko eta eremu geografiko jakin baten lekuko gisa duten balioa nabarmendu nahi izan zuten antolatzaileek ekimen horrekin.
|
|
Asteartea, 2012(e)ko urtarrila(r)en 17-(e)an 10:47etan |
Abantaila asko eskaintzen ditu, hala nola, Museora dohainik sartzea eta deskontu handiak
Topic Zentroaren Lagunen Kluba abantaila asko ditu bisitarientzat, hala nola, Museora dohainik sartzea. Baita beste hamaika aukera ere, adibidez, inaugurazio ekitaldietarako gonbita, eta tarifa murriztua, Topic zentroan egiten diren eta CITek antolatzen dituen ikuskizunetan.
|
|
Larunbata, 2011(e)ko azaroa(r)en 26-(e)an 10:33etan |
Revista Digital de la Escena (rdE) aldizkari digitalak Topic zentroari buruzko erreportaje zabala argitaratu du
Kultura Ministerioaren arte eszenikoei buruzko atarian, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroari buruzko erreportaje zabala eman dute argitara. 'Topic. La utopía cumplida' lanak Topic zentroaren instalazioetan eta jardueretan barrenako ikus-entzunezko ibilbidea proposatzen du, zenbait bideoren eta hainbat argazkiren bidez.
|
|
|