Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/ Exposición Temporal Topic Tolosa
Uztailaren zehar Topicek bisita gidatu teatralizatuak antolatzen ditu
Osteguna, 2017(e)ko ekaina(r)en 29-(e)an 10:31etan
Bixitak taldeka (5-15 lagunekoak) antolatuko dita aldez aurretik erreserba eginda

Topic Museoa ezagutzeko, bisita teatralizatuek duten harrera ona dela eta, Uztailan eskaintza luzatuko dugu. Kasu honetan ez dugu data eta ordu zehatz bat finkatuko baizik eta bixitak nahieran egiteko aukera eskeiniko da. Taldearen arabera, bisita hauek gazteleraz edo euskeraz izango dira.
 
Amaia Ruiz de Galarreta antzezlearen eskutik ezagutuko da museoa.  Bisitariek, Tolosako Txotxongiloen etxe magikoa, modu berezi batean ezagutzeko aukera izango dute, ibilbidea esperientzia ahaztezin batean bilakatuz. Esperientzia bereziki haurrei eskainia dago, baita publiko familiarrari ere.
Gehiago irakurri...
 
Udako ordutegia hastera doa
Asteazkena, 2017(e)ko ekaina(r)en 14-(e)an 18:50etan

Ekainaren 20tik irailaren 15era 10etatik 14etara eta 15etatik 19tara izango da ordutegia

 
Topic-ek ekainaren 20ean hasi du ordutegi berria eta irailaren 15era luzatuko da. Data horietan Museoa zein aldakizkako erakusketa goizeko hamarretatik ordubietara eta arratsaldeko hiruretatik zazpireta irekita egongo da.

Topic asteko egun guztietan irekitzen da, astelehenetan izan ezik.
 
Ordutegi eta prezioei buruzko informazio gehiago.
 
Maria de León-ek De Viajes aldizkarian Topic-era egindako bidaiaren erreportai bat argitaratu du
Ostirala, 2017(e)ko ekaina(r)en 16-(e)an 18:51etan
'Influencer' ezagunak Gipuzkoara egindako bisitaren deskribapena egiten du, non Tolosa eta Topic ez diren falta

“Influencer” ezagunak Gipuzkoara egindako bisitaren deskribapena egiten du, non Tolosa eta Topic ez diren falta.
 
Donostian zehar ibili ondoren eta Zumaia eta Getarira gerturatu baino lehen, Maria de León-ek Tolosa bisitatu zuen, geldialdi berezi bat eginez Topic-en. Eta honakoxe hau dio bertako zuzendaria den Idoya Oteguiri buruz “historia egin du UNIMAko (Txotxongiloen nazioarteko elkartea) idazkari nagusi izanten lehenengo emakumea izateagatik”.
 
Txotxongiloen Nazioarteko Zentroari buruz honako hau dio “disziplina honen paradisua da bertan sorkuntza, ekoizketa, artxiboa eta erakusketa zainduak elkartzen baitituzte, ikusteko aukera izan nuena bezalakoa, Miró eta Tápies-ekin lan egin zuen Joan Baixas artistaren obrak esaterako”.
 
Tolosatik, Tingladu espazioa eta Gorrotxategi, Eceiza eta Lurlan dendak bereizten ditu, bai eta Frontón jatetxea ere “zaporeen tenplua” bezala deskribatzen duena.

Informazio osoa

 
Madrilgo Centro Dramático Nacional-ak txotxongiloen denboraldi berria aurkeztu du, Topic-ekin elkarlanean egindako programazioa
Ostirala, 2017(e)ko ekaina(r)en 16-(e)an 10:24etan
Titerescena programazioa bederatzi hilabeteetan zehar garatuko da antzoki publikoak diren bi aretotan

Madrilgo Centro Dramático Nazional-ak Tolosako Topic-ekin elkarlanean, 2017-2018 denboraldiko txotxongilo ikuskizunen programazioa aurkeztu du. Kultura Ministerioaren Antzoki Publikoak eta Tolosako Txotxongiloen Zentro Internazionalak laugarren denboraldiari hasiera eman die eta oraingoan ere Tolosako Topic izan da, Titerescena programaren barruan parte hartuko duten konpainien aukeraketaz arduratu dena.

Topic eta CDNren arteko hitzarmena 2014ean sinatu zen eta oraintxe luzatu berri izan da. Tolosako Txotxongiloen Zentruko zuzendariarentzat, Idoya Oteguirentzat “urte hauetan Centro Dramático Nacional-arekin lortu den harremana oso baikorra izan da, alde batetik madrilgo publikoak duen prestigio haundiagatik eta bestetik Topic txotxongilolaritza erreferente bezala ezartzen duelako, estatuan zein atzerrian”.  Oteguik ondorengo hau ere bereizi du “CDNek azaldu digunez, programatu dizkiegun txotxongilo ikuskizunek ikuslegoaren artean harrera oso ona izan dute, aretoak ia beteak egonez”.

Gehiago irakurri...
 
Topic-ek, asteburu honetarako, denboraldiko azken bi bisita dramatizatuak antolatu ditu
Astelehena, 2017(e)ko martxoa(r)en 13-(e)an 00:00etan
Bizipen hau batez ere haurrei zuzendutakoa izanda ere, orokorrean familientzat ere bada

Asteburu honetan TOPIC-ek ekintza berezi bat antolatu du, museoa eta zentroko instalazioak bisitatzeko azken bi bisita dramatizatuak eskainiko baititu. Amaia Ruiz de Galarreta aktorearen eskutik museoa ezagutuko duzue. Bisitariek modu berezi batean sentituko dute Txotxongiloen Etxearen espazio majikoa, ibilbidea esperientzia ahaztezin batean bihurtuko delarik. Bizipen hau batez ere haurrei zuzendutakoa izanda ere, orokorrean familientzat ere bada. Ekintza hau ekaina bitartean burutuko da, hilean behin

Txotxongillo konpainiako Enkarni Genua txotxongilolari eta idazleak asmatua, aktoreak pertsonaia harrigarri eta ezusteko baten papera antzeztuko du. Famili giroan gozatzeko pentsatu den Topic-eko ekintza berri hau, hilean behin burutuko da, larunbatetan 11:30etan euskaraz eta 12:30etan gazteleraz, ordu beteko iraupenarekin.

Gehiago irakurri...
 


 










egutegia

<<  Uztaila 2017  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
       1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
Bisita bannerrak


ekitaldiak

No current events.

bideoak

azkena

ikusiena

baloratuena

jaitsiena

argazki bilduma

Loading images
loading
Alemania Argentina Armenia Belgika Benin Brasil Bulgaria Camboya Canadá Txekiar Kolonbia Costa Rica Kuba Dinamarca Frantzia Ghana Estatu Batuak Gran Bretaña Grecia Holanda Hungria India Indonesia Iran Italia Japón Mali Myanmar Moldavia Nigeria Polonia Rumanía Rusia Sri Lanka Taiwan Thailandia Timor Tunis Turquia Ucrania Uruguay Venezuela Txina Guante Txina hilo Txina barila Andaluzia Aragoi Katalunia Madril Valentzia Euskadi Galicia Eugenio Navarro Mariona Masgrau India Guante India Sombras India Hilo India Varilla Indonesia Sombras Indonesia Varilla kontseilu aholkulariekin bisita topic obrara Fotos Exposición Boulevard Exposición 2008-Ventana a Rusia

jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.