Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/ Exposición Temporal Topic Tolosa
Larunbat honetan bi bisita antzeztu berriak prest Topic-en
Astelehena, 2017(e)ko urria(r)en 09-(e)an 11:23etan

11.30etan euskaraz eta ordu bat beranduago, gazteleraz

Iaz bezela, 2017-2018ko ikasturte honetan TOPIC-ek aurreko ikasturtean martxan jarri zuen jarduera berri honekin jarraituko du: publiko familiarrentzako bisita gidatu teatralizatuak. Gure ustez, zentzu handia duen jarduera bat, batez ere gure Zentruak arte-disziplina jakin batean, antzerkiaren esparruan diharduelako.

Hala, nahi duten bisitariei ibilbidea egiten lagunduko diegu Txotxongiloen Etxean barrena, bisita gidatu teatralizatua eginez leku magiko honetan eta bisitan datozkigunentzat esperientzia ahaztezina izango dela uste dugu.

Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik jarri behar da gurekin harremanetan telefono honen bidez: 943 650 414; edo e-mailez bestela: cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienean, eta 15ekoa gehienean. Prezioa pertsonako 7 €-koa izango da helduentzat, eta 5 €-koa haurrentzat.. Informazio osoa

 
Art Toys unibertsoari buruz 7K aldizkariak eginiko erreportaia
Asteartea, 2018(e)ko urtarrila(r)en 16-(e)an 12:22etan

Helduentzako jostailuak dira eta erosteko ahalmen desberdina duten bildumazaleen gutizia dira.
90. hamarkadan Tokio eta Hong Kong-eko abangoardiako mugimenduetan sortu ziren, nazioarteko korronte artistiko batean bilakatu direlarik. Egun hauetan Tolosan aurki ditzakezue eta urte osoan zehar, sare sozialetan
.

Haur bati panpin hauek erakutsiz gero kaktus eta puztuki polit batzuk direla esango dizu. Heldu batek ordea, haratago ikusiko du; hau da, heuren buruek ezin dutela alkar ukitu, ziztatu egingo direlako. Helduak artististak komunikatu nahi duena bilatu nahi du. Erreportaia irakurtzen jarraitzeko sakatu hemen. 
 
Art Toys unibertsoak Topic-en jarraituko du 2018an
Osteguna, 2018(e)ko urtarrila(r)en 04-(e)an 18:45etan

Erakusketa bitxi hau aldizkako aretoan jarraituko du martxoaren 4a arte



Oraindik, martxoak 4a bitartean, oso berria eta garaikidea den korronte artistiko hau aztertzen duen "Art Toys unibertsora bidaia bat" erakusketa ikus daiteke. Jostailuei zuzendutako aldizkako erakusketa bat baina ez edonolako jostailuei, baizik eta artea diren horiei. Jostailu izatetik habiatuta objektu artistiko izatera bilakatu diren sorkuntzak. Publiko gazte bati zuzenduta, 100 artelan baino gehiago biltzen ditu, art toys, argazki, estilo eta tendentzia desberdinekin. 

Artelanak 17 herrialde desberdinetako 59 artistek egin dituzte: Argentina, Australia, Bolivia, Txile, Kolonbia, Kroazia, Espainia, Estatu Batuak, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Japonia, Mexiko, Peru, Polonia, Errusia eta Singapur. Ez galdu!!! 
 
Eguberriak Topic-en
Asteazkena, 2017(e)ko abendua(r)en 27-(e)an 12:26etan

Aste honetan Topic-eko programaketa bereziarekin jarraituko dugu

Bihar, 20:00etan, Donostiako Teatro Estudio konpainiako gure lagunek Tolosako Ekinbide Etxearen 50. urteurrenaren harira, Yasmina Rezaren "Una Comedia Española" antzezlana eskainiko dute. Familia osoari eskainia, antzezlanak 90 minutu iraungo du eta 7€-ko salneurria izango du.
Larunbatean, eta gabonetan burutzen den Topic Solidarioa kanpainaren barruan, 18:30etan "Elurrezko Panpina" antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Ideia sinple honen bitartez, musika eta poesiaz betetako lana eszenaratuko du Txotxongillo konpainiak.

 
 
Eguberri kanpaina TOPICen
Asteazkena, 2017(e)ko abendua(r)en 20-(e)an 16:19etan

Antzerkia, musika, art toys tailerra eta Topic Solidarioa bezalako ekimenek osatuko dute jai egun hauetarako eskaintza

Urtero bezala Eguberrietan, Topic-ek ekintza ugari antolatuko ditu etxeko txikiei eta familiei zuzenduta, krisi ekonomikoagatik gaizki pasatzen ari direnei izan behar dugun solidaritatea ahaztu gabe. 
‘Topic Solidario’-ak berriz ere, Tolosako Udal Musika Eskola eta Txotxongillo taldearen laguntza izango du. Abenduaren 22an Tolosako Musika Eskolako ikasle eta irakasleek emango duten kontzertura eta abenduaren 30ean Txotxongillo konpainiak eskainiko duen emanaldira etorriko diren ikusleek, sarrera janari ez-galkorraren truke eskuratu ahal izango dute. Jasoko den janari guztia Tolosako Caritas-i emango zaio, behar gehien dutenen artean bana dezaten. 
Kontzertua eta Txotxongillo taldeak eskainiko duen ‘Elurrezko Panpina’, 4 urtez gorako haurrei zuzendua, 18:30etan izango dira Topic-eko antzokian

Gehiago irakurri...
 


 












egutegia

<<  Urtarrila 2018  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
151617181921
2223242528
293031    
Bisita bannerrak


ekitaldiak

bideoak

azkena

ikusiena

baloratuena

jaitsiena

argazki bilduma

Loading images
loading
Alemania Argentina Armenia Belgika Benin Brasil Bulgaria Camboya Canadá Txekiar Kolonbia Costa Rica Kuba Dinamarca Frantzia Ghana Estatu Batuak Gran Bretaña Grecia Holanda Hungria India Indonesia Iran Italia Japón Mali Myanmar Moldavia Nigeria Polonia Rumanía Rusia Sri Lanka Taiwan Thailandia Timor Tunis Turquia Ucrania Uruguay Venezuela Txina Guante Txina hilo Txina barila Andaluzia Aragoi Katalunia Madril Valentzia Euskadi Galicia Eugenio Navarro Mariona Masgrau India Guante India Sombras India Hilo India Varilla Indonesia Sombras Indonesia Varilla kontseilu aholkulariekin bisita topic obrara Fotos Exposición Boulevard Exposición 2008-Ventana a Rusia

jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.