Jardunaldi irekia

There are no translations available.

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak (Topic) jardunaldi irekia egingo du maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta. Jardunaldi horretan, bisitarientzako zabalik izango dituzte ateak museoak nahiz “Txina, tradizioko pertsonaiak” aldi baterako erakusketak, eta dohainik egin ahal izango da bisita, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Topic zentroaren museoak Europako txotxongilo bilduma bikainenetako bat osatu du. Mundu osoko hainbat herrialdetako txotxongiloak ditu. Horien artean, Asiako herrialdeetako piezen saila da zabalena, baina Amerika, Afrika eta Europako sortak ere oparoak dira.

“Txina, tradizioko pertsonaiak” erakusketak 110 pieza ditu, antzerkiaren ikuspegitik balio handikoak. Erdiak itzal bidezko txotxongiloak dira. Txotxongiloak Topic erakundearen bildumaren funtsekoak dira, eta lehen aldia da horietako asko jendaurrean erakusgarri jarriko direna, ez baitaude Tolosako zentroak bere museoan duen erakusketa iraunkorrean sartuta.


 

topicality